Zure haurtxoarengandik urrundu gabe entrena zaitezke.
Elkarrekin mugitzeak lotura afektiboa indartzen du.
Zure haurtxoak ikusi, sentitu eta ikasiko du mugitzea gauza dibertigarria eta naturala dela.
Bizitzako zer fasetan zauden ulertzen duten beste ama batzuekin entrenatuko zara.
Aretoa bereziki egokitua dago zu entrenatzen zaren bitartean txikiak jolas egin dezan, esplora dezan eta seguru senti dadin.
Indarra, luzaketak, erlaxazioa eta jolasa nahasian, modu orekatuan.
Haurtxoa besoetan, motxilan edo zapian duzula entrenatuko zara, txikiari esploratzeko aukera emanez.
Erritmo malguan arituko gara, zuk eta zure txikiak une bakoitzean zer behar duzuen errespetatuz.
Ez dago “haurrarekin” eta “haurrik gabe” egiteko lanik: elkarrekin egon zaitezten pentsatuta dago entrenamendu osoa.
Bitartean, gainera, txiki-txikitatik erakutsiko diozu mugitzea bizitzaren parte dela, osasungarria eta zorion emailea.