BionTokin, klase erregularrez gain, tailer puntualak antolatzen ditugu, elkar zaintzen, ikasten eta partekatzen jarraitzeko.
Espazio luzeagoak dira, tematikoak. Haietan, ama gisa interesatzen zaizkigun gaietan sakontzen dugu: zoru pelbikoaren zaintza, eramaileak, elikadura, haur masajea, autozainketa, osasun emozionala… eta askoz gehiago.
Sare sozialen, posta elektronikoaren eta gure Whatsapp taldearen bidez emango dut tailer bakoitzaren berri, ezer gal ez dezazun.
Mugituko gara, baina baita komunitatea sortu eta elkar zaindu ere!